Canned Heat, Hondarribiko XIII. Bluesaldiaren inaugurazio gaueko izarrak

2018-02-09

Musikaren historian disko gehien saldu dituen blues bland, harexekin hasiko da genero horretako izar handien ohiko desfilea

Izurgarrizko arrakasta izan du Hondarribiko Bluesaldiaren XII. edizioak

2017-07-18

Hala bildu den jende kopuruak, oraingoan ere jende ugari izan baita programatutako ekitaldi guztietan, nola parte hartu duten taldeen eta bakarlarien kalitateak aurreko edizioak gainditu dituzte, eta aurtengoa bikaina izan dela besterik ezin da esan.

Charlie Baty-ek eraman zuen Jaialdiko saria

2017-07-17

Charlie Baty musikariak David de Jorge zukaldariaren eskutik jaso zuen Bluesaldiaren 2017. edizioko irabazlea dela egiaztatzen duen txapela.

Programa bikaina azken txanparako

2017-07-16

Kaleko bluesa eta edizio honetako izen handiak elkarrekin izango ditugu aurtengo edizioari amaiera emango dion jardunaldian, herri bazkaria eta emakume ahots gazte baten, Annika Chambers-en, estreinaldia ahantzi gabe.

Gaztetasuna eta eskarmentua “bluesez beteriko” jardunaldi baterako

2017-07-15

Bluesaldia bide erdira iritsi da ekitaldiz beteriko larunbat batean. Hitzaldia, herri barbakoa musikarekin alaitua eta lau kontzertu, horiexek izango ditugu bluesez beteriko jardunaldi honetan, Charlie Baty gitarra jotzaileari emango zaion saria barne.

Gitarra zirraragarriak bigarren jardunaldian

2017-07-14

Interprete handiez josita datorkigu jaialdiko bigarren jardunaldia: JW Jones kanadar aparta, Igor Prado brasildar ikusgarria eta bere taldea, Louissianako bluesaren ordezkari Kenny Neal eta bertako talde bat, Star Blues gipuzkoarra.

Abian da Bluesaldia!

2017-07-13

Indar osoz abiatu da Bluesaldiaren hamabigarren edizioa: hogeita lau kontzertu, lehen mailako hamasei banda eta artista eta sarrerak dohainik. Gaurtik hasi eta igandera arte, blues onenaren maratoia Hondarribian. Zatozte!