Gaur gauean abiatuko da bluesaldia Canned Heat rock-blues taldearen saio bikainarekin. Taldearen sortzaileetako bik, Larry Taylor-ek eta Fito de la Parra-k, Hondarribia Blues 2018 saria jasoko dute gauerdian, izan duten ibilbide bikainagatik.
Gaztetxoenekin hutsik egiten ez duen hitzordua kontzertu pedagogikoa da. Aurten, inor kanpoan gera ez dadin, bi saio izango ditu Itsas Etxeko auditoriumean. Bihar, 10:00etan eta 11:30ean. Ongi pasa guztiok!
Nazioarteko beste musikari ospetsu batzuk ere etorriko dira aurten jaialdira. Rankingaren gorenean Windy City-ko bluesmen ezagunenetako batzuek osatzen duten taldea: Chicago All Stars
Chicagoko, Texaseko, West Coast-eko blusa, swing, soul, blues rocka.... uztailaren 12tik 15era (biak barne) egingo den Hondarribiko Bluesaldiaren hurrengo edizioa askotarikoena izango da jada daramatzan hamahiru edizioetan.